Errekako pilotariek Nafarroako Kirol Jolasetako hainbat partida jokatu dituzte asteburuan

Ttipi-Ttapa 2011ko azaroaren 15a

Ortziralean Urrozen eta larunbatean Donezteben aritu ziren etxeko partidetan

Nafarroako Kirol Jolasen barrenean, Errekako pilotariek etxeko pilota partidak Urrozen ortziralean eta Donezteben larunbatean jokatu zituzten.

Nafarroako Kirol Jolasen barrenean, Errekako pilotariek etxeko pilota partidak Urrozen ortziralean eta Donezteben larunbatean jokatu zituzten.

 

Urrozen, ortziral arratsaldean

Urrozen, bigarren mailako alebinetan, Errekako Gaizkja Agirre eta Ibai Erasunek 18 eta 9 irabazi zieten Buruzgaingo Iker Ostiz eta Aitor Iriarteri.

Bigarren mailako infantiletan, Errekako Julen Saldias eta Mikel Zozaiak 18 eta 9 irabazi zieten Aldabideko Urtzi Nazabal eta Andoni Goikoetxeari eta Errekako Eloy Garcia eta Aritz Arrietak 18 eta 4 irabazi zieten Irurtzungo Ivan Arzoz eta Julen Cobos-i.

Bigarren mailako kadetetan, Errekako Beñat Etxekolonea eta Javier Saldiasek 22 eta 4 irabazi zieten Bi Aizpeko Joseba Gorriti eta Julen Iragiri.

Hirugarren mailako benjaminetan, Errekako Josu Arrastio eta Iñaki Gonzalezek 6 eta 18 galdu zuten Lizarra Ikastolako Egoitz Ortigosa eta Oier Chascori eta Errekako Ruben Saldias eta David Mitxeok 18 eta 4 irabazi zieten Orkoiengo Kirol Sport taldeko Patxi Erdozain eta Mikel Gorostietari.

Bigarren mailako benjaminetan, Errekako Aimar Leatxe eta Aimar Sarrateak 12 eta 18 galdu zuten Lagunak taldeko Ekaitz Migeltorena eta Oihan Migeltorenaren kontra.

Bigarren mailako alebinetan, Errekako Jon Zabala eta Goio Mindegiak 10 eta 18 galdu zuten Zugarraldeko Ander Lerga eta Gorka Baztanen kontra.

 

Donezteben larunbat goizean

Donezteben larunbat goizean jokatutako partidetan, hirugarren mailako benjaminetan, Errekako Xuban Ilarregi eta Iker Loiartek 3 eta 18 irabazi zieten Paz Zigandako Asier Maiza eta Anaia Maizari.

Bigarren mailako kadetetan, Errekako Julen Juankorena eta Javier Seinek 10 eta 22 galdu zuten Pilotajaukuko Iker Grados eta Peio Aldazen kontra.

Lehen mailako kadetetan, Errekako Joseba Aldabe eta Aritz Goñik 7 eta 22 galdu zuten Oberenako Xabi Andueza eta Iker Espinalen kontra.

 

Nafarroako klub arteko txapelketa

Doneztebeko jaialdian, Nafarroako klub arteko txapelketako bi partida ere jokatu zituzten Erreka Bko pilotariek, bigarren mailako seniorretan. Buruz buru, Errekako Oier Bereau iturendarrak 2 eta 18 galdu zuen San Miguel Bko Imanol Aznarezen kontra eta eskuz binaka, Errekako Mikel Maia eta Mikel Mindegiak 22 eta 6 irabazi zieten San Migueleko Diego Sanz eta iñigo Diaz-i.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun