‘Oroitzapenetik bidaiarat’ ikusgarria hirugarren eta azken aldiz taularatuko da azaroaren 12an Saran

Joana GUERENDIAIN 2011ko azaroaren 11

Ikuskizunak gaitzeko arrakasta ukan du taularatu den bi alditan. Artxiboko argazkia

Herriko kiroldegian eskainiko da, Zazpiak Bat dantza taldearen eskutik

Azaroaren 12an "Oroitzapenetik bidaiarat" ikusgarriak hirugarren eta azken emanaldia emanen du kiroldegian, larunbat arratseko 20:30ean.

Azaroaren 12an "Oroitzapenetik bidaiarat" ikusgarriak hirugarren eta azken emanaldia emanen du kiroldegian, larunbat arratseko 20:30ean.

Ikusgarri hori Zazpiak Bat taldeko dantza taldeko partaide batzuen ideia originala da eta irabazi guziak Integrazio Batzordeari emanak dira. Ikusgarri honek arrakasta polita izan du Saran baina baita Luhuson ere.

Tokiak aitzinetik erosten ahalko dira Herriko Etxeko Edantegian, Pleka trinketean eta Turismo Bulegoan. Helduentzat 10 eurotan eta haurrentzat 6 eurotan. Egun berean salgai izanen dira, baina ordu bat lehenago etorri beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun