Nafarroako Kirol Jolasetako partidak jokatuko dira ortziralean Urrozen eta larunbatean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2011ko azaroaren 10a

Klub artekoan eta etxetik kanpo ere ariko dira Errekako pilotariak

Nafarroako Kirol Jolasen barrenean hainbat pilota partida jokatuko dituzte asteburu honetan Errekako pilotariek. Ortziral arratsaldean Urrozen eta larunbat goizean Donezteben jokatuko dituzte etxeko partidak, baina etxetik kanpo ere ariko dira.

Nafarroako Kirol Jolasen barrenean hainbat pilota partida jokatuko dituzte asteburu honetan Errekako pilotariek. Ortziral arratsaldean Urrozen eta larunbat goizean Donezteben jokatuko dituzte etxeko partidak, baina etxetik kanpo ere ariko dira.

 

Urrozen ortziral arratsaldean

Urrozen, ortziral arratsaldeko 17:30ean hasiko dira partidak. Hirugarren mailako benjaminetan, Errekako Josu Arrastio eta Iñaki Gonzalez, Lizarra Ikastolako bikotearen kontra ariko dira eta David Mitxeo eta Ruben Saldias, Orkoiengo bikotearen kontra.

Bigarren mailako benjaminetan, Errekako Aimar Leatxe eta Aimar Sarratea, Lagunak taldeko bikotearen kontra ariko da.

Bigarren mailako alebinetan, Errekako Jon Zabala eta Goio Mindegia Zugarraldeko bikotearen kontra ariko dira eta Gaizka Agirre eta Ibai Erasun, Buruzgaingo bikotearen kontra.

Bigarren mailako infantiletan, Errekako Julen Saldias eta Mikel Zozaia, Aldabideko bikotearen kontra ariko dira eta Eloy Garcia eta Aritz Arrieta Irurtzungo bikotearen kontra.

Bigarren mailako kadetetan, Errekako Beñat Etxekolonea eta Javier Saldias, Bi Aizpeko bikotearen kontra ariko dira.

 

Donezteben larunbat goizean

Donezteben, larunbat goizeko 09:30ean hasita jokatuko dira partidak. Hirugarren mailako benjaminetan, Errekako Xuban Ilarregi eta Iker Loiarte, Paz Zigandako bikotearen kontra ariko dira.

Bigarren mailako kadetetan, Errekako Aritz Fagoaga eta Javier Sein Pilotajaukuko bikotearen kontra ariko dira eta lehen mailako kadetetan, Errekako Telletxea eta Goñi, Oberenako Espinal eta Anduezaren kontra ariko dira.

 

Etxetik kanpo

Malerrekatik kanpo, hirugarren mailako benjaminetan Aranpilotako bikotearen kontra ariko dira Errekako Aitor Agesta eta Joseba Telletxea.

Lehen mailako alebinetan, Goizuetan Umore Onako bikotearen kontra ariko dira Errekako Aimar Otxoteko eta Enaitz Telletxea.

Lehen mailako kadetetan, Iruñeko San Juanen ariko dira Errekako Joanes Bakaikoa eta Ruben Medina, San Juango Laso eta Martijaren kontra.

Bigarren mailako jubeniletan, Zizurren ariko dira Errekako Ivan Juanena eta Jon Mikelarena, Ardoiko bikotearen kontra.

Lehen mailako jubeniletan, Larraintzarren larunbat arratsaldean ariko dira Errekako Ugaitz Elizalde eta Iñaki Alberro, Huarteko Astiz eta De la Fuenteren kontra.

 

Nafarroako klub arteko txapelketa

Nafarroako 22 urtez beheitiko klub arteko txapelketan, larunbat goizeko 11:30ean hasita Etxarri Aranazen ariko dira Errekako Andoni Andueza eta Irail Zestau, Zugarraldeko Guibert eta Guibert-en kontra.

Bigarren mailako seniorretan, Burlatan ariko dira Zugarralderen kontra Errekako ordezkariak: Juanenea buruz buru eta Bendoiro eta Gorriti binaka.

Bigarren mailako seniorretan, Donezteben ariko da larunbat eguerdian Erreka B San Miguel Bren kontra. Buruz buru Bereau eta binaka Maia eta Mindegia izanen dira Errekako ordezkariak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun