Saraskatasuna elkarteak azaroaren 20an, eguerdian, presoen alde aperitifa antolatu du. Aperitifa Herriko Etxeko arkupeen azpian eginen da, eta pintxoak eta edatekoak salduak izanen dira. Momentu goxo baten pasatzeko aukera izanen da, beti ere presoak gogoan atxikiz.