Lau urte bitarteko neska-mutikoentzat ikusgarria eskainiko du Ramodal taldeak azaroaren 20an

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 9a

Haurtzaroko oroitzapenei lotutako ikuskizuna eskainiko du Ramodal taldeak Lur Berri gelan. www.kultura.ccspb.fr 

Saio publiko horrez gain, eskoletako haurrentzako saio gehiago izanen dira

Ramodal konpaniak Au bord de l’autre izeneko ikusga­rria aurkeztuko du azaroaren 20an Lur Be­rri gelan. 1 eta 4 urte bitarteko hau­rrei zuzendua da, haur­tzaroko oroitzapenei lotua, hain zuzen eta 10:00etan eta 11:30ean izanen dira.

Tokiak erreserbatu behar dira Communauté des communes Sud Pays Basquera deituz (06.35.16.25.91). Xehetasun gehiagorentzat  ondoko web orrian ere informazioa lor daiteke: www.kultura.ccspb.fr. Azaroaren 20an, larunbata, eskainiko dena saio publikoa izanen da baina horrez gain, Haurtzaindegiko eta ama eskolako ttipienentzat saio gehiago izanen dira azaroaren 21ean, 22an, 24an eta 25ean, denak ere Lur Berri gelan. 09:30ean, 11:00­etan eta 15:00etan izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun