Errotako langileek oporrak har ditzaten, ordutegi berria izanen da azaroaren 20ra arte. Astelehenetik ostegunera itxita egonen da; ostiraletan 11:00etatik 13:00etara zabalduko dute eta larunbat, igande eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara egonen da zabalik. Astez talderen bat etorriz gero ere, irekiko dute.