Ainhoa Larreak sartu du Doneztebeko futbol-zelai berriko lehenbiziko gola

Fermin ETXEKOLONEA 2011ko azaroaren 9a

Sei dira Doneztebe Futbol Taldean ari diren herritarrak

Urriaren 22an jokatu ziren Donezteben egin den futbol-zelai berrian lehenbiziko partidak eta Ainhoa Larrea herritarra izan zen futbol-zelaia gol batekin estreinatu zuena, berea izan baitzen zelaiko lehenbizko gol ofiziala. Bere gola historiara pasatuko da eta le­rro hauen bidez, zorionak eman nahi dizkiogu.

Larrea, ordea, ez da Doneztebe Futbol Taldean ari den herritar bak­a­rra. Sei dira guztira: Ainhoa Larrea, Olaia Loiarte, Olatz Baleztena, Maider Leizeaga, Bingen Larrea eta Mikele Etxe­kolonea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun