Aurreko TTIPI-TTAPAn, Aurtizko bestetako egitaraua agertu zen, eta bizpahiru kontu aipatzeko gelditu ziren. Alde batetik, ortziralean, San Martin Egunean, rock kontzertuak antolatu dira Barniz por la nariz eta Sutan taldeekin eta ondotik, bestak segitzeko, akordeoi doinuak izanen dira. Bertzalde, Iturengo dantzarien saioa igande goizean izanen zela erran zen, baina aldaketak daude. Goizean, Koianea Txikia frontoian pilota partidak izanen dira eta bestei amaiera emateko Iturengo dantzarien emanaldia. Zopetarako apuntatzeko, berriz, 603 530860ra deitu behar da.