Ander Erasun aizkolari gazte aurtiztarrak aizkora saioak izanen ditu heldu diren bi asteburuetan. Aurtizko bestetan, San Martin Egunean, Zalduaren aurka ariko da eta Doneztebeko ferietan eginen den Nafarroako Aizkolari Txapelketako finalean ere parte hartuko du. Finalari dagokionez, bortz aizkolarien artean bera dugu gazteena, baina indarrean dator. Zorterik hoberena opa diogu.