Pasatu berria da Malerreka eta Bertizaranako eskola ttikien aurtengo topaketa. Urriaren 28an ospatu zuten, bigarren aldiz Sunbillan. Pulunpa eskolako ikasle eta irakasleak han izan ziren, eta bertze eskoletako haur eta irakasleekin egun osoan gisa guztietako ekitaldietan parte hartu zuten: herri kirolak, tailerrak, filmak... Ederki pasatu zuten.