Nafarroako Hezkuntza Departamentuak egin nahi dituen murrizketen harira, Nafarroako eskola eta institutuetako irakasle, ikasle eta gurasoak Iruñean bildu ziren urriaren 22an, sindikatuek deitutako manifestazioarekin bat eginez. Gure eskualdekoak ere hantxe zeuden, baita Iturengo Pulunpa eskolako irakasle, ikasle eta gurasoak ere. Malerrekako eskola ttiki guztiak elkarturik pankarta baten gibelean ibili ziren.
Bertzalde, urriaren 27rako greba deitua zegoen ikastetxe publiko guztietan eta Pulunpa eskolan, guraso batzuek grebarekin bat egin eta ez zituzten eskolara eraman ikasleak. Irakasleei dagokienean, zazpitik lauk greba egin zuten eta hiruk guttieneko zerbitzua eskaini zuten.