Julen San Migelek ez du Binakako Erremonte Txapelketa jokatuko. Berak hartutako erabakia izan da, duela hilabete inguru belaunetik ebakuntza egin ziotelako eta txapelketa jokatzeko %100ean ez dagoela iritzita. Jokatzea «gehiegi arriskatzea» litzatekeela azaldu du. Baina badira txapelketan izanen diren herritarrak: Ezkurra (binakako txapeldun 1994, 1999 eta 2007an), Etxeberria III.a (2010ean binakako txapeldun) eta Lizaso (2007an binakako txapeldun). Xanti Uterga lehiatik kanpo gelditu da. Bera zen San Migelekin bikotea osatzeko hautagaia, baina San Migelek ez duenez jokatuko, Uterga ere ari gabe geldituko da. Txapelketako bertze erremontistak Urrutia saldiastarra (2005ean txapeldun), Urtasun iruritarra, Aizpurua II.a, Zeberio II.a, Ion, Juaristi, Urriza, Agirrezabala eta Matxin III.a dira.