Urtero bezala, Erreka Kirol Elkarteak Eguberrietako saski paregabea osatu du urtean zehar egiten dituen jarduerak finantzatzeko eta txartelak herriko denda eta ostatu gehienetan paratu ditu salgai.
Aurtengoa «inoiz baina potenteagoa» dela adierazi dute elkartetik, izan ere, gauza berriak sartu dituzte: Port Aventuran asteburu bat bi pertsonendako, ordenagailua ( mahaikoa edo portatila, aukeratzeko), mendi bizikleta, telebista DVDarekin, Elgorriagako bainuetxean bi pertsonendako bonoa bazkaria barne, segway-en ibilaldia Leurtza Abenturaren eskutik, ardoa, likoreak...
Zozketa abenduaren 17an izanen da.
Seniorren babeslea
Mariezkurrena eraikuntza enpresa izanen da denboraldi honetan Errekako talde seniorraren babesle nagusia. Elkartetik eskerrak eman nahi izan dizkiote emandako laguntzagatik.
Nafarroako selekzioarekin
Errekako hainbat jokalari dabiltza Nafarroako Eskubaloi Selekzioarekin entrenatzen. Infantiletan, erraterako, Mikel Lana, Julen Inda, Mario Lopez, Oier Berasategi eta Andres eta Karlos Ostiz dabiltza. Kadeteetan, berriz, Iñigo Oskoz eta Jabier Apeztegia.