Ikusia dago Sunbillan onddo eder eta politak badaudela. Ezkerreko argazkian Egoi Irigoien Arretxea ageri da bere atautxi Pedrok bildutako 1,9 kiloko onddoa eskuetan duela. Bertze argazkiko onddoak Migel Antzizarrek bilduak dira eta argazkian bere iloba Naroa ageri da, honen lagun Iraide eta Garainerekin.