Kultur Egunak

Irune eta Itsaso 2011ko aza. 9a, 12:28

Irune Elizagoien

Aurtengo kultur egunak ere giro politean joan dira. Urriaren­ 7an hasi ziren malabare tailerrarekin eta haurren partehartze­ haundia izan zen. Urriaren 14an, Aire ahizpen kontzertu arrakas­ta­tsuak ikusle franko bildu zuen­ elizara. Jendearen gustukoa izan zen kantaldia; baita ondotik­ izan zen kontzertua ere. Urria­ren 21eko Irungo txistularien bandaren emanaldiak eman zion akabera Kultur Egunei. Landagain eskolako haur eta gura­soe­kin Kultur Etxe gaina bete bete egin zen. Berez, bertso afa­ria izanen litzateke Kultur Egunei akabera emanen liokena­, baino partehartze eska­sa­gatik bigarren urtez segidan bertan behera gelditu zen. San­jur­jo, Ioar, eta Terre ziren Lesakatik aritzekoak eta Luze, Zili eta Gorostarzu Leitzatik. Udaberriari­ begira Euskara Ba­tzor­dea ekitaldi gehiago prestatzen ari da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun