Joan den urriaren 21ean, 21 dozena uso harrapatu ondotik, lehengo urtean harrapatutako kopurura iristea lortu da, 64 dozena. Kontuan hartu behar da oraindik ere sasoia akabatzeko aunitz falta dela eta usazaleak oraindik dozena gehiago harrapatuko dituzten itxaropenarekin daude. Bisita gidatuei dagokionez, Laura Elizagoienek erran du oraingoz 150 bisitari inguru pasatu direla usategietatik eta sasoiaren akaberan lehengo urteko bisitari kopurura iristea espero da.