Aurtizko San Martin bestak ospatuko dira azaroaren 10etik 13ra

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 9a

Giro ederra izanen da aurten ere Aurtizko San Martin bestetan. Artxiboko argazkia

Ortzegun arratseko txupinazoarekin hasi eta igande arratsaldeko dantzarien saioarekin akituko dira

Udaberritik udazkenera ospatzen dira herrietako bestak. Hasi Iruritan eta Urdazubin eta akitzeko Aurtizko San Martin bestak. Aurten ere gisa guzietako ekitaldiak antolatu dituzte.

Udaberritik udazkenera ospatzen dira herrietako bestak. Hasi Iruritan eta Urdazubin eta akitzeko Aurtizko San Martin bestak. Aurten ere gisa guzietako ekitaldiak antolatu dituzte:

 

Ortzegunean txupinazoa

Azaroaren 10ean, ortzegunean, 19:00etan txupinazoa bota eta ondotik herriko txistulariek eta trikitilariek herrian barna buelta emanen dute. Afaltzeko zopak izanen dira Aurtizko Ostatuan. 22:30ean mus txapelketa jokatuko da Aurtizko Ostatuan eta gauerditik aurrera trikipoteoa.

 

Ortziralean San Martin Eguna

Azaroaren 11n, ortziralean, San Martin Egun handia ospatuko dute. 10:00etan dianak izanen dira. 12:00etan Meza Nagusia San Martinen ohorez. Meza ondotik aizkora apostua jokatuko dute Ander Erasun eta Zalduaren artean. Eguerdian herri bazkaria izanen da Julio Soto eta Xebastian Lizaso bertsolariekin eta Joxeangel akordeolariarekin. Arratsaldean dantzaldia Joxe Angelekin. Gauean rock kontzertuak, Barniz por la nariz eta Sutan taldeekin. Ondotik, akordeoi doinuak ere izanen dira.

 

Larunbatean Haurren Eguna

Azaroaren 12an, larunbatean, Haurren Eguna ospatuko da. 10:00etan dianak izanen dira. 11:30ean haurren jokuak. Eguerdian haurren bazkaria Herriko Elkartean. 17:00etan trikitixa jaialdia. Gaupasa Txutxin Ibañez eta Joxe Angel akordeolariarekin.

 

Igandea hondar eguna

Azaroaren 13an, igandean, izanen da hondar eguna. 10:00etan dianak izanen dira. Ondotik, pilota partidak jokatuko dira Koianea ttikia pilotalekuan. 12:00etan Meza Nagusia. Arratsaldean, bestei amaiera emateko kantaldia eta Iturengo Ibintza kultur taldeko dantzarien saioa izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun