Diana Iniestak “Presentimientos” margo erakusketa zabaldu du Bertizen

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 8a

Diana Iniesta margolaria. Artxiboko argazkia

Azaroaren 4tik abenduaren 22ra ikusgai dago Bertizko Natur Parkean

Katalunian sortu eta azken urteetan Erratzun bizi den Diana Iniesta margolariak “Presentimientos” margo erakusketa zintzilikatu du azaroaren 4tik abenduaren 22ra Bertizko Jaurerriko Natur Parkean.

Katalunian sortu eta azken urteetan Erratzun bizi den Diana Iniesta margolariak “Presentimientos” margo erakusketa zintzilikatu du azaroaren 4tik abenduaren 22ra Bertizko Jaurerriko Natur Parkean.

Egunero, goizeko 10:00etatik 13:30era eta arratsaldez 16:00etatik 17:30era ikusgai izanen da erakusketa. Diana Iniesta bera larunbat eta igande goizetan egonen da erakustokian eta artistak aipatu duenez, “azken hilabeteetan olioz margotu dudanaren muestra bat da, abuztutik honara egindako lana, beraz ez da lehendik inon ere erakutsi”.

Diana Iniestaren blogean ere ikus daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun