Menuetan euskarak presentzia egokia izan dezan kanpaina abiatu du Malerrekako Euskara Batzordeak

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 8a

Euskaraz, xerra patatekin. Utzitako argazkia

Helburua lehentasuna euskarari ematea da

Malerrekako Euskara Batzordeak, Kontseiluarekin elkarlanean, “Euskaraz jan nahi dut” kanpaina paratu du martxan, jatetxeetako hizkuntza paisaian urratsak emateko asmoz, euskarak menuetan presentzia egokia izan dezan.

Malerrekako Euskara Batzordeak, Kontseiluarekin elkarlanean, “Euskaraz jan nahi dut” kanpaina paratu du martxan, jatetxeetako hizkuntza paisaian urratsak emateko asmoz, euskarak menuetan presentzia egokia izan dezan.

«Euskararen normalizazioa erdiesteko ezinbertzekoa da alor sozioekonomikoan eragitea euskara zerbitzu hizkuntza izatera ailegatzeko», azaldu dute Euskara Zerbitzutik eta gaineratu dute, «zerbitzuak euskalduntzeko hizkuntza paisaia oinarrizko elementua dela eta funtsezkoa dela horretan urratsak ematea». Gure kulturaren parte garrantzitsu bat janaria eta jatea denez, jateko zerbitzua ematen duten jatetxe eta tabernei menuak euskaratzeko proposamena luzatu die Euskara Batzordeak.

Egitasmo honen bidez, alde batetik, Malerrekako jatetxeetako menuak edo kartak aztertuz euskararen presentzia ezagutu nahi izan da; gisa berean, Euskaraz jan nahi dut zabaldu nahi da, eta euskararen normalizazioaren bidean, jatetxeetako menuetan urratsak ematea ere lortu nahi da, euskarari lehentasuna emanez. Hala, menua gaztelania hu­tsean duenari, elebiz jartzea eskatuko zaio; menua elebiz duenari, zoriondu eginen zaie eta euskaraz nabarmenago jartzea eskatuko zaio eta menua euskara hutsean duen jatetxea zoriondu eginen dute.

Helburu horiek betetze aldera, Malerrekan jateko zerbitzua eskaintzen duten 30 establezimenduei bisita egin zaie. Eta hori baino lehen, hiru aste iraun zituen girotze kanpaina bat antolatu zen, ondoko irudietan ageri diren kartelekin. Malerrekako herri guztietan paratu ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun