1.117 langabetu zeuden eskualdean urri hondarrean

TTIPI TTAPA 2011ko azaroaren 3a

Doneztebeko Enplegu Bulegoan irailean baino 16 langabetu gehiago zeuden izen emanak

Langabeziak etengabean goiti egiten segitzen du eskualdean. Honela, 1.117 langabetu zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izen emanak urri hondarrean, hilabete lehenago baino 16 gehiago. Beraz, %1,55 igo da langabetu kopurua hilabete horretan, Nafarroako banaz bertzekoa (%,5,05) baino dexente guttiago, baina halere goiti.

Urrian 413 kontratu gauzatu dira Doneztebeko Enplegu Bulegoaren bitartez, baina horietatik 53 bakarrik izan dira mugagabeak.

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean goiti egin du langabeziak, 439tik 455era igo baita langabetu kopurua urrian, eta adin tarte horretako emakumeen artean ere 499tik 508ra igo da da. 25 urtez beheitiko emakumeetan, aldiz, 67tik 64ra jautsi da langabetu kopurua eta adin horretako gizasemeetan artean ere 96tik 90era jautsi da.

Lan arloei dagokienez, zerbitzuen arloak jarraitzen du langabe gehien izaten eta urrian 695tik 699ra igo da, gainera, langabetu kopurua. Industria arloan ere 176tik 190era igo da eta eraikuntzan 131tik 132ra. Nekazaritzan ere 24tik 27ra igo da lanik gabe daudenen kopurua eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean, aldiz 69 lagun daude langabezian, irailean baino 6 guttiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun