Irakaskuntza publikoan deitutako grebak segida handia izan du eskualdean

TTIPI TTAPA 2011ko urr. 27a, 17:18

Ikastetxe gehienetan jarraipena %100koa izan da

Urriaren 27an greba deitua zegoen irakaskuntza publikoa eta eskualdean segida ia erabatekoa izan da. Gainera, 6.000 lagun bildu dira Iruñean egindako manifestazioan.

Urriaren 27an greba deitua zegoen irakaskuntza publikoa eta eskualdean segida ia erabatekoa izan da. Gainera, 6.000 lagun bildu dira Iruñean egindako manifestazioan.

LAB, STEE-EILAS, CCOO, CSIF eta ELA sindikatuek urriaren 27ko grebaren deialdiak izan duen jarraipenaren aitzinean beraien poza adierazi dute.

Nafarroako zonalde ezberdinetako datuen arabera jarraipena %50a baino handiagoa izan da eta honi gutxienezko zerbitzuak egitera derrigortuak izan diren irakasleak gehitu behar zaio. Hori dela eta, jarraipena %70aren ingurukoa izan dela adierazi dute sindikatu hauek. Hezkuntza Departamentutik Batxilergo eta Lanbide Heziketan gutxieneko zerbitzuak egitera behartu dituzte etagainera zenbait ikastetxetan gutxienezko zerbitzuak greba egin nahi zutenen artean banatu dira. “Guzti honek grebarako eskubidea urratzen du” sindikatuen ustez.

Eskualdeko datuei dagokionez, sindikatuen arabera irakasleen greba erabatekoa izan da Baztan, Malerreka, Urdazubi eta Zugarramurdiko eskola ttikietan, baita Etxalar, Berako Ricardo Baroja, Leitzako Amazabal institutua, Igantzi eta Goizuetako eskoletan ere. Doneztebeko Mendaur Institutuan jarraipena %92koa izan da, Lesakako Irain eskolan %83koa, Berako Toki Ona institutuan %77koa eta Arantzako eskolan %71koa.

 

6.000 lagun manifestazioan

Urriaren 27an Iruñean egin den ekitaldi nagusia, Hezkuntza departamentutik abiatu den eta Parlamenturaino iritsi den manifestazioan 6.000 pertsona inguru parte hartu dute. Gainera Tuteran, Donezteben, Lizarran zein beste Nafarroako herrietan elkarretaratze anitzak izan dira. Manifestazioaren bukaeran izandako poliziaren erantzuna gehiegizkoa izan dela uste dute sindikatuek eta “hezkuntza hobetzearen alde aldarrikatzen ari ziren ikasleekk errepresioa jasan dutela” jakinarazi dute. “Gobernuak polizia operatiboetan gastatu beharrean Hezkuntzan inbertitu beharko luke” diote sindikatuek.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun