Bigarren Mailako Euskal Herriko Aizkora Txapelketan bigarren postua eskuratu ondotik, heldu den denboraldian Maila Nagusian ariko da Jon Rekondo leitzarra (26 urte).
Urriaren 9an jokatu zen bigarren mailako txapelketa Asteasun (Gipuzkoa) eta Unai Otañok (Ibarra, Gipuzkoa; 34 urte) bigarren urtez jantzi zuen Euskal Herriko txapela (aitzinekoa 2006an jantzi zuen). Gainera, azken bederatzi urteotako denborarik onena egin zuen (18:27). Leitzarra izan zen bigarren sailkatua, minutu bat eta 23 segundora. Aipatzekoa da, azken zortzi urteetako txapeldunen denbora ere hobetu zuela leitzarrak. Bi lehenbiziko sailkatuak Maila Nagusian ariko dira heldu den sasoian.
Hirugarren posturako lehia ere aski borrokatua izan zen. Izan ere lanerdietan, Ugaitz Mugerzak (Mutriku, Gipuzkoa; 24 urte) 18 segundoko aldea kendua zion Ander Erasuni (Aurtitz; 21 urte), baina hortik aitzinera aurtiztarra hobeki moldatu zen eta hirugarren postua bereganatu zuen. Arkaitz Olano (Leitza; 21 urte) eta Aratz Mugerza (Mutriku; 23 urte) bosgarren eta seigarren postuetan ibili ziren hasieratik.
Saikapena
1. Unai Otaño, 18:27
2. Jon Rekondo, 19:50
3. Ander Erasun, 22:39
4. Ugaitz Mugertza, 23:21
5. Arkaitz Olano, 23:52
6. Aratz Mugertza, 25:11