Uso besta arrakastatsua

Joana GUERENDIAIN 2011ko urr. 27a, 16:22

Goiko

Uso besta karietarat, jende multzoa etorri zen pilota eta dantzak ikustera. Erran behar da denborak ere ateratzeko gogoa ematen zuela. Usotegiaren bisitak 25 pertsona bildu zituen eta aski ongi atzeman zuten. Eguerdian herriko jatetxeak beteak ziren. Andra Mari koruaren kontzertuak 350 lagun bildu zituen eta ondotik antolatua zen aperitifa giro onean pasatu zen, eta berant arte. Turismo Bulegoak eta Herriko Etxeak laguntzaile guziak eskertu nahi izan ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun