Aurélie Berasategi herriko neska gazte bat bere kondu ezarri da idiki salmentan. Zortzi kiloko paketak proposatzen ditu, hainbat haragi motarekin: xerra, txerri azpizuna, entrekota, idia... kiloa 13 eurotan.
Proposatutako produktuak hazkuntza garbi batetik heldu dira, animalia eta naturaren errespetuan. Abereak udan mendian haziak dira eta neguan, berriz, Kukusoa baserrian, lau urte arte atxikiak dira, gero hiruzpalau hilabetez gizenduak dira, hiltegira eraman aitzin.
Heldu den saltzea azaroaren 10ean eginen da, eta paketa etxeetan banatzen du. Aitzinetik paketak erreserbatu behar dira ondoko zenbakira deituz : 0632730735 edo mail bat idatziz helbide honetara: ferme. kukusoasfr.fr.