Azaroaren 12an Oroitzapenetik bidaiarat ikusgarriak hirugarren eta azken emanaldia emanen du kiroldegian, 20:30ean.
Ikusgarri hori Zazpiak Bat taldeko dantza taldeko partaide batzuen ideia originala da eta irabazi guziak Integrazio Batzordeari emanak dira. Ikusgarri honek arrakasta polita izan du Saran baina baita Luhuson ere.
Tokiak aitzinetik erosten ahalko dira Herriko Etxeko Edantegian, Pleka trinketean eta Turismo Bulegoan. Helduentzat 10 eurotan eta haurrentzat 6 eurotan. Egun berean salgai izanen dira, baina ordu bat lehenago etorri beharko da.
Biltzar nagusia
Irailaren 30ean Zazpiak Bat dantza taldearen biltzar nagusia iragan zen. Bilkura horretan bilan finantziarioa aipatu zen baina baita Oroitzapenetik Bidaiarat ikusgarriaren bilanoa ere. Lehendakaria beti Delphne Goyeneche da eta aurten 80 partaide dira, haur eta helduak nahasiz.
Astelehen arrats guziz kurtso bat proposatu da helduentzat, lehen urrats bat, larrain bezalako dantzak eta mutxikoak ikasteko. Bertzalde, bi aldiz hilabetean bada bertze kurtso bat baina janeko dantza egin dutenentzat da, helburua izanki dantzak berrikustea eta elkartzea une goxo baten pasatzeko.