Saihesbiderako materiala ateratzeko desjabetze akordioa sinatu du Udalak

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 27a

Gaiak eztabaida piztu du talde politikoen artean

Nafarroako Gobernuko Sustapen Sailak eta Udalak Elizondoko saihesbiderako materiala ateratzeko Irurita-Oha­rriz inguruko lur sail­ baten desjabe­tze hitzarmena sinatu zuten urria­ren 17an. Sail honek lehendik desjabetua zegoen bertze bat osa­tzen du.

Espropiazio honen inguruan, NaBaik adiera­zi du «Bilduk eta Ezke­rrak po­rro­­tak garaipenak beza­la saltzen dituztela» eta lehengo korporazioak lur horien truke lortu zituen kontrapartidak non gelditu diren galdetu du.

NaBairen arabera, ai­tzineko Udal Gobernuak­ lur berdinen okupazioa negoziatu zuen, eta trukean hiru obra­ lortu ziren: Elbeteko hile­rri­ra­ko bidea asfaltatzea, Lekarozko frontoitik base­rrie­tarako bidea asfa­ltatzea eta Iruritako hilte­gitik hurbil dauden etxe­­bizitzeta­ra­ko bidea asfal­tatzea. NaBaik dio, «Bildu, Ezke­rra eta zenbait­ herrietako alkateren estremismoaren ondorioz» galdu direla kontrapartidak eta hori «ezkutuan» gorde izana ere leporatu dio Udal Gobernuari.

«Derrigorrezko desjabetzea akitu da, Bilduk eta Ezkerrak onartu egin behar izan dute eta hiru kontrapartidak galdu egin dira». Horrela laburbildu du NaBaik.

Salaketa horiei honela erantzun die Udal Gobernuak: «NaBairen eskumen eza nabarmena, Udala egoera kaotiko batean utzi duen aitzineko urteetako bailararen kudeaketaren autokritika egiteko erabateko ezinta­suna be­rriz ere albistea da Elizondoko saihesbideari buruzko oharrean».

Berriz ere NaBai berandu ailegatu dela eta ez dela enteratzen dio Udal Gobernuak eta «oharrean aipatzen duten ebazpena, non aitzi­neko alkateak Oharrizko lur komunal baten ustiaketa baimendu zuen, Ba­tzar Nagusiaren erabakitzeko ahalmenaren usurpazio nabarmena» izan zela dio. Orain, ebaz­pen ho­rren inguruko kontrapartidak aipa­tzen direnean, «NaBairen oha­rraz aparte, inon ez da akordio horren be­rririk eta kontseilari be­rriak ere ez du aitortzen. Aldiz, ai­tzineko Udalaren jarduerak bai baimendu zuela enpresak materiala doan ateratzea», dio gobernu taldeak.

Orain arte, Oha­rrizko harrobiagatik «sos bakar bat ere ez» dela sartu Udalean ere gaineratu du Udal Gobernuak, eta «urriaren 17an sinatu zen erabakian, alde batetik, eskumena duen organoaren onarpena du, hau da, Ba­tzar Nagusiarena eta gainera, Udalak nahitaezko desjabetzarengatik tasatutako prezioa kobra­tzeko aukera emanen du, eta honetakoan bai, idatzita dago».

 

Lekarozko alkatearen oharra

Jesus Angel Garcia Lekarozko alkateak ere oharra kaleratu du. Dioenez, «otsailean Oha­rrizko auzokideek idatzi bat si­na­tuta eman zidaten, ha­rro­­biaren leherketek etxe­­ batzuetan eragi­ten ziren kalteak salatuz. Idatzia sinatu eta udale­txeko erre­­gistroan sartu nuen, informazioa es­ka­tu bide­nabar». Martxoan he­rrie­ta­ko alkateek gaiaz­ so­las­teko eskatu omen zuten, eta «Na­Bai­ko zine­go­tziek tra­bak ja­rri zituz­tela» azaldu du.

Gobernuarekin egindako bileran, he­rrie­tako alkateek orain­ NaBaik aipa­tzen dituen kontrapartidak eskatu zituz­tela argi­tu du Lekaroz­ko alkateak: «Gobernukoek ez zuten ez baietz,­ ez ezetz erran eta akordioren batera ailegatuz gero, ida­tzizkoa izanen zela argitu zuten. Idazki hura gaur egun ez da exis­ti­tzen». Gi­sa berean, orduko alkateari Herri Lan Zuzendariarekin bilera eskatu omen zion Garciak, Lekarozen saihesbidea gurutzatzeko oinezkoendako biderik ez zegoela-eta, zer­bait­ egiteko. «Alkateak bilerarik eskatu ez, eta nire aldetik eskatu nuen. Apirilaren 29­an izan zen; Gober­nuak ez duela konpen­tsa­tzen erantzun zuen, desjabe­tu baizik». Na­Baik­ lortu zituela dioen kontrapartidak non dauden galdetu du Garciak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun