Hamahiru jatetxek parte hartuko dute ehizari buruzko jardunaldi gastronomikoetan

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 27a

Joan den urteko ehizari buruzko jardunaldi gastronomikoen aurkezpenekoa da argazkia. Orduan ere hamahiru jatetxek parte hartu zuten jardunaldi hauetan. Artxiboko argazkia

Ortziral honetatik azaroaren 27ra arte menu bereziak dastatu ahal izanen dira

Baztan, Malerreka eta Bortzirietako hamahiru jatetxek parte hartuko dute aurten hemeretzigarren aldiz eginen diren ehizari buruzko jardunaldi gastronomikoetan. Bertizko Partzuergo Turistikoak antola­tzen dituen jardueren artean, ohikoa bihurtu den ekimena da eta ortziral honetan, urriak 28, emanen zaie hasiera. Ortziraletik aitzinera, azaroaren 27ra arte, 28 eta 36 euro artean dabiltzan menu bereziak eskainiko dituzte eskualdeko hamahiru jatetxek. Prezio horiei edariak, kafea eta BEZ gehitu behar zaizkie.

 

Hamahiru jatetxe

Hauek izanen dira ehizari lotutako menuak eskainiko dituzten jatetxeak: Almandozko Beola, Arantzako Burlada eta Aterpe, Berako Zalain, Donamariako Benta, Doneztebeko Ameztia, Elbeteko posada. Etxalarko He­rriko Ostatua eta Bentak Hotela, Igantziko La Vi­lla, Iruritako Olari, Lesakako Koxkonta eta Oizko Posada. Joan den urtean bezala, hamahiru jatetxe dira, horietatik bi berriak, Etxalarko Herriko Ostatua eta Bentak Hotela.

Aipatu, bertzalde, jardunaldi gastronomiko hauen hemeretzigarren edizioaren kartela iragartzeko irudia Diana Iniestarena dela, Erra­tzun bizi den artista kataluniarrarena, eta bodegoi bat irudikatu duela. Bere koa­droa Lesakako Koxkontan egonen da ikusgai jardunaldi hauek irauten duten bitartean.

Menu osoak, prezioak eta jatetxeekin harre­manetan jartzeko telefonoak Bertiz Partzuergoaren web orrian kon­tsulta daitezke: www.consorciobertiz.org.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun