240 lagun inguru bildu ditu aurten zortzigarrenez egin den Urriruko Bestako aretze jateak

Amaia eta Arantxa 2011ko urriaren 27a

Denek gozatzeko moduko ekitaldiak izan ziren Urriruko Bestan.  Amaia MINDEGIA, Izaskun Bertiz eta Mª Arantzazu ITURRALDE

Giro ederrean joan da urriruko hitzordu haundia

Nahiz eta eguraldi kax­karrarekin hasi urriaren 8ko eguna, Beintza-Labaienen giro ederra izan zen egunez zein gauez.

Goizean, Beintzako ostalariek 22. urtemuga ospatzeko hainbat ekital­di prestatu zituzten: 11:00 aldera bertako nahiz kanpoko jendea he­rrira hurbiltzen joan zen. Aterpea berriturik ikusteko aukera izan genuen, baita es­treinatu be­rri zuten rokodromoa ere. Saldiasko talogilea plazan egon zen nahi zuenak taloa jateko eta ondoko postuan edariak eskaini ziren. Plazaren ber­tze aldean, mahai­ bat haurrendako ma­rraz­kiekin, eta bertan, ume eta heldu margo­tzen aritu ziren, gero paretan egindako lanak itxe­kiz.

Txalaparta jotzen ere bi lagun aritu ziren, eta he­rri­ko jendeak ere ikasteko eta probatzeko aukera izan zuen.

Sorpresa prestatu ziguten hurbildu ginen guz­tioi, izan ere, Soriatik eto­rritako taldeak motoze­rraz egurrarekin irudi­txoak egin bai­tzituzten. Ikusmin haundia sortu zuten egindako lanekin, zehaztasun haundiarekin aritu bai­tziren.

 

Arratsaldean gehiago

Arratsaldean, aizkora­ apustua izan zen he­rri­ko bi hirukoteren artean: alde batetik, Etxebe­rria anaiak eta Peio Telle­txea eta bertzalde, Jose Luis Telletxea, Jacinto Etxe­konanea eta Xabier Mindegia. Hamar korte­ko lana izan zuten aizkolariek. Hasieratik azkeneko momentura arte berdinduak egon ziren arren, Tito­, Miguel Angel­ eta Peiok­ irabazi zuten.

Gauean, 240 pertsona bat bildu ziren afaltze­ra. Urtero bezala, salda beroarekin hasi zen afaria eta ondotik, Rebe­kak bere lehenbiziko dan­tza saioa eskaini zuen jendearen ikusmina piztuz. Entsalada eta haragia ausarki izan zen, eta azken egunetan txartel aunitz saldu arren, jendea aseta gelditu zen. Aipatzekoa da, Jaimek eta Juan­txok erretako 180 kiloko are­tzea bikaina zegoela. Pos­trerako gazta eta irasagarra jan ziren, Iruñeko Adasha taldeko Rebekaren oriental-­fusio dantza erritmoan. Rebekaren saio ikusgarriak eta Fran­txix­ko­ren akordeoi soinuak karpan bildutako jendea girotu zuten. Dantzaldiak giro ede­rrean 04:30 aldera arte iraun zuen.

Ittur-Ondo elkarteko batzordekideez gain, hain­bat laguntzaile izan ziren Urriruko Besta au­rrera ateratzeko lanetan. Antolatzaileak pozik daude egindako lanak emai­tza ona izan duelako zor­tziga­rren urtez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun