Erasun eta Zalduaren arteko aizkora apustua jokatuko da egun handian

TTIPI TTAPA 2011ko urr. 27a, 14:10

Aurtengoan ere musika eta otordu artean joanen dira Aurtizko San Martin bestak, kirol kontuak atzendu gabe. Artxiboko argazkiak

Herri bazkarian Julio Soto eta Sebastian Lizaso bertsolariak eta Joxeanjel akordeoilaria ariko dira

ORTZEGUNA 10

Bezpera

19:00etan txupinazoa eta ondotik herriko txistulariek eta trikitilariek herrian barna buelta emanen dute. Afaltzeko zopak izanen dira Aurtizko Ostatuan. 22:30ean mus txapelketa jokatuko da Aurtizko Ostatuan eta gauerditik aurrera trikipoteoa.

 

ORTZIRALA 11

San Martin Eguna

10:00etan dianak. 12:00etan Meza Nagusia San Martinen ohorez. Meza ondotik aizkora apostua: Erasun Zalduaren kontra. Eguerdian herri bazkaria Julio Soto eta Sebas­tian Lizaso bertsolariekin eta Joxeanjel akordeoilariarekin. Arra­tsaldean dantzaldia Joxeanjelekin. Gauean rock kontzertuak.

 

LARUNBATA 12

Haurren eguna

10:00etan dianak. 11:30ean haurren jokoak. Eguerdian haurren bazkaria Herriko Elkartean. 17:00etan trikitixa jaialdia. Gauez gaupasa Txutxin Ibañez eta Joxeanjel akordeo­i­lariarekin.

 

IGANDEA 13

10:00etan dianak. 12:00etan Meza Nagusia. Ondotik, Iturengo Ibintza kultur taldeko dantzarien saioa. Arra­tsaldean, bestei amaiera emateko kantaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun