Iturengo koxkor-biltzaile, laisterkari, aizkolari... Hainbat kiroletan aritzen den Maika Ariztegi berriz ere txapeldun izan dugu Euskal Herriko koxkor biltze txapelketan. Denetara lau partaide aritu ziren 50 koxkor biltzen eta Maika nagusitu zen. 2000. urtetik txapeldun izan dan iturendarra, parte hartu ez zuen urtean batean izan ezik, eta hamaika txapela dauzka soinean. Zorionak! Seguruenik orain ere zerbaitetarako prestatzen ariko da eta zorte on!