Eskualdeko zenbait obra subentzionatu ditu Gobernuak

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 27a

Zen­bait obra­ finantza­tze­ko dirulaguntza emanen die Nafarroako Gobernuak eskualdeko udal eta kon­tze­juei. Zugarra­mur­di­ko Az­keta, Az­ke­tabe­rri eta Bexkor karriketa­ko zolaketak lanak direla eta Udalak 57.473 euro hartuko ditu eta Luku­be­ri­ko­borda egokitu eta hobetzeagatik 19.850 euro. Hile­rrian konponketa lanak egiteko ere lagun­tza har­tuko da Zuga­rra­mur­­din. Sunbillako Udalak 45.572 euro hartuko ditu; Elgo­rria­gako Udalak 11.457 euro eta Saldiaskoak 5.660 euro. Legasako kontzejuarentzat, 14.518 euro bideratuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun