Bigarren urtez gure herrian eginen da sei eskola ttikien topaketa ortziral honetan

Maider PETRIRENA 2011ko urriaren 27a

Joan den urtean ederki pasatzeko aukera izan zuten neska-mutikoek eskolen topaketan. Karlos Bravo

Tailerrak, jolasak, filmak eta otorduak izanen dituzte

Aurtengoarekin, bigarren urtez, Sunbillan ospatuko da Malerreka eta Bertizaranako sei eskola ttikien besta. Or­tziral honetan, urriak 28, izanen da eta Beintza-Labaien, Ituren, Legasa, Narbarte, Saldias eta Sunbillako eskolek parte hartuko dute. Iaz Era­tsungo eskolako lagunak ere besta honetan izan ziren, baina ikasturte honetan Nafarroako Gobernuak eskola ixtea erabakia du.

09:00etarako elkartuko dira sei herrietako eskoletako umeak Sunbillako frontoian. Eguna atal diferentetan banatua ego­nen­ da eta frontoian eskulan-taile­rrak izanen dira eta Kulkiren eskutik, he­rri jolasak, jokoak­ eta herri kirolak ere izanen dira. Hiru taldetan ba­natuta ariko dira. Uda­le­txean, berriz, filmak ikusteko aukera izanen da.

Topaketa honen iraupena eskola egun bat bezalakoa izanen da. Frontoian gosaria, baz­karia eta aki­tzeko txokolatada izanen dute.

 

Fruta Gobernutik

Ikasturte honetan, eskolako Haur Hezkun­tzako eta Lehen Hez­kuntzako lehenbiziko mailako ikasleek hiru egunez Nafarroako Gobernutik fruta jasoko dute gosaltzeko. Aurten, Haur Hezkuntzako zaharrenak, Lehen Hez­kun­­tzako lehenbiziko mailakoen talde berean daudelako eka­rriko diete azken horiei ere. Baina berez Haur Hezkun­tzakoendako baino ez da proiek­tua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun