Azkenean estreinatu dute futbol-zelai berria. Urriaren 20an hasi ziren jokalariak zelai berrian entrenatzen eta hilaren 22an lehenbiziko partidak jokatu zituzten. Erregional mailan ari direnak eta neskak aritu ziren larunbatean eta igandean alebinak. Inaugurazio ofiziala, berriz, abenduan eginen da.