Azaroan eginen den Behobia-Donostia probaren atarian, lasterketa prestatzeko, Erreka Kirol Elkarteko korrikalariek Donostiako 15 kilometroko lasterketa egin zuten urriaren 16an. Xanti San Miguel, Alfredo Telletxea, Gorka Bidegain, Ion Apezetxea, Xabier Bañares, Felipe Ganboa, Miren Juanotena, Mikel Huarte eta Fermintxo Oteizak parte hartu zuten.