Ernadi Rock besta antolatu du Malerrekako Gazte Asanbladak azaroaren 5erako

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 27a

Aisiladirako alternatiba eskaini nahi zaie gazteei eta horrekin batera, indibidualis­moari aurre egin

«Gazteak gero eta indibidualistagoak garelako eta aisialdirako alternatibarik ez dugula ikusita» Ernadi Rock bes­ta antolatu du Malerrekako Gazte Asan­bla­dak azaroaren 5erako. Hasiera batean asmoa kon­tzertuak baka­rrik egitea bazen ere, azkenean egun osoan antolatu dira ekitaldiak.

• 10:00etan argi soi­nuak­.

• 11:00etan kamiseta sor­men tailerra eta hau­rrendako jokoak. Hau­rren jolas arruntez aparte, aurpegia margotzeko eta kamisetak egiteko tailerrak izanen dira. Haur bakoi­tzak bere kamiseta eramanez gero, gazteek ma­rrazkiak paratuko dizkiete.

• 17:30ean kafea eta kopa dohainik.

• 17:00etan gazte olinpiadak. Herrika edo kua­drillaka taldeak egin eta karrikaz karri­ka hain­bat joko eginen dira, trikitilari, pandero­jole eta bertsolariekin.

• 19:00etan triki-bertso poteoa.

• 21:00etan afaria doan Santa Luzia plazan.

• 22:00etan kontzertuak dohainik Santa Luzia plazan: Saguxar, So­ñadores natos, Bar­niz por la nariz, Mariani­toz blai eta Des-kontrol taldeekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun