Urriaren 18an, eskolako Guraso Elkarteak urteroko bilera orokorra egin zuen Kultur Etxean. Aitzineko urteko akta irakurri eta baieztatu zuten, Guraso Elkarteko kontuak gainbegiratu zituzten, baita jangelako kontuak ere, jangela eta sukalde berritzea aztertu zuten, kuoten ordainketa ere bai (10 euro familia bakoitzeko eta liburuak eta materialari dagokionez 75 euro haur bakoitzeko) eta azkenik, junta berritu zuten.
Bi urte pasatu ondotik, juntatik aterako direnak Agurne Leiza (lehendakaria), Angela Irisarri (idazkaria), Rosi Arrola (bokala) eta Ainara Arburua (bokala) izanen dira: oraindik bertze urte batez juntan segituko dutenak, berriz, Maite Irisarri (diruzaina) eta Ione Arrospide (bokala) izanen dira. Aurten sartu diren guraso berriak hauek dira: Mari Jose Irazoki, Nuria Baiona eta Ana Iribarren. Datorren egunetan erabakiko da bakoitzak zein kargu izanen duen. Eta ordezko gisa, Mertxe Goia atera da.