Urte bete baino gehiago espetu ondotik ailegatu da ADSL

Irune eta Itsaso 2011ko urriaren 27a

Teorian aurreko sistema baino egonkorragoa izanen da

Aspalditik esperoan egon ondotik, azkenean urte bat baino gehiago pasatu eta gero ailegatu da ADSL herrira. Lehenago zegoen sistema Wimax deiturikoa zen eta eguraldi txa­rrak, erraterako, nahiko eragiten zion.

Orain, berriz­, kable bidez jarrita da­go eta teorian behin­tzat, egonkorragoa izanen da eta arinago ibiliko da. Orain, urtebeteko eskaintza berezia egonen da prezioei dagokienez ADSL jarri nahi duten guzientzat. Telefonicak jartzen du azpiegitura eta nahiz eta Movistar Telefonicaren produktua izan, gero bakoitzak nahi duen konpainia aukera dezake. Espero da zerbitzu berri honekin herritarrak gustora egonen direla.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun