Baztan, Doneztebe, Bera eta Goizuetako udal ordezkariak Cederna Garalurreko zuzendaritzan daude

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 27a

Cederna Garalur Elkarteko Zuzendaritza Batzorde berria osatzen duten kideak. Utzitako argazkia

Lekunberriko alkatea da elkarteko lehendakaria

Cederna Garalur Elkarteak zuzendaritza ba­tzorde berria du urriaren 10az geroztik, elkarteak lan­tzen duen lurraldeko eskualde-ordezkariek eta erakunde sektorialetakoek osatzen dutena, hain­ zuzen. Elkartearen estatutuen arabera, eskualde-ordezkariak toki-erakundeetako agintariak dira, eskualde-ordez­kari gisa aukeratuak 2011­ko irai­laren 22an egindako Batzar Nagusian.

 

Zuzendaritza

Hogei dira zuzendaritza batzordea osatzen duten kideak eta horietako batzuk eskualdekoak dira: Gloria Agerri Doneztebeko zinegotzia eta Malerrekaren ordezkaria; Pablo Miranda Goizuetako alkatea eta Leitzaran eskual­dearen ordezkaria; Jon Abril Berako alkateordea, eta Bortzirietako ordezkaria eta Garbiñe Elizegi Baztango alkatea, eta Baztan-Urdazubi-Zuga­rramurdi eskualdearen ordezkaria.

Ordezkari horien artean Cederna-Garalur elkarteko goi karguak ere izendatu dira. Honela, Jose Maria Aierdi Lekunberriko alkatea eta La­rraungo ordezkaria izanen da elkarteko lehendakaria eta Mauro Gogorzena Irunberriko alkatea izanen da lehendakariordea. CCOO sindikatuko Mª Cruz Bona izanen da idazkaria eta EHNE sindikatuko Joseba Etxarte diruzaina.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun