«Auzolanak herri gisa bizirauteko balio izan digu eta orain ere balio dezake»

Gurutze PIKABEA 2011ko urriaren 27a

Jasone Mitxeltorena berak idatzi duen Auzolanaren kultura liburua eskuetan duela. TTIPI-TTAPA

Gaur egungo gizarte ereduak sortzen dien ezinegona tarteko, orain dela urte eta erdi abiatu zen Auzolan egitasmoa, auzolanaren bidez bertzelako gizarte eredua sortzea posible dela pentsatuz. Egitasmotik sortu den lehenbiziko ekimena Usurbilen egindako Euskal Herriko I. Auzolan Topaketak izan dira, Euskal Herriko 72 herritatik joandako 200 bat lagun elkartu dituztenak. Egitasmo honetako partaidea da Jasone Mitxeltorena etxalartarra eta berak egindakoa da Auzolanaren kultura liburua, topaketa horietan aurkeztua.

 

Nolatan sortu zen Auzolan egitasmoa?

Duela urte eta erdi sortu zen eta tarte honetan haus­narketa prozesu­ bat egin dugu. Helburua ber­tzelako gizarte eredu bat eratzeko dinamikak sus­tatu edo abia­tzea izan da. Asmo horre­kin lehenbizi­ko ekintza Usurbilen egin ziren Euskal Herriko I. Auzo­lan Topaketak izan dira. Topaketa horietan, batetik, egun­go egoerari­ buruz solastu nahi izan genuen: krisiari buruz, ez dela ekonomia edo arlo jakin bateko krisia aipatu zen, baizik eta sistema osoari eragiten diola eta aldaketa eskatzen duela. Alde horretatik, inte­res­­­­garria­ iruditzen zaigu herri gara­pe­naren bidea, dinamikak tokian tokikoak izatea eta he­rri­tarrak izatea parte har­tzaileak gure bizimodua eta gizar­tea antola­tzeko. Kataluniako koo­­pe­ra­tiba integralaz ere aritu­ ginen, beharrei kolek­ti­boki eran­tzuteko antola­tzen ari baitira. Bigarren egunean, gizarteko gaiak­ arloka lantzeko lantaldeak egin genituen. Da­goe­neko lanean dauden Euskal He­rriko eragile edo per­tso­nak bildu, taldean gogoeta egin eta zer egin daitekeen ikusteko. Orain­ sare­ mo­duko­ bat eratu nahi genu­ke lanean ari diren eragileekin ha­rre­manak izateko eta espe­rien­­tzia be­rriak sortu nahi izanez gero, erreferen­tzia bat izate­ko. Ber­tze­tik, Euskal Herrian historikoki izan den erakunde bati buruz ere solastu­ ginen: batza­rrak. Begirada historikoa egiteaz gain, batza­rrak zein leku izanen lukeen gure gizarte eredu honetan ez­tabai­datu zen. Krisia oro­ko­rra da eta alternatibak behar dira, eta ga­rran­tzitsua izan daiteke ba­tza­­rra. Azkenik, Auzolanaren kultura liburua aurkeztu genuen.

 

Batzarrak zein aukera es­kaini ditzake?

Bere garaian batzarrak zituen gaur egungo Udalaren funtzioak. Etxe ba­koitze­ko ordezkari batek parte hartzen zuen eta herriko kontuak kudea­tze­ko erabakiak hartzen ziren. XVIII. mendean, ordea, ahalmenik haundiena zutenekin osa­tzen ziren batzarrak. Eta gero udalaren irudia gel­ditu­ zaigu, eta bere gaine­tik gobernua eta estatua. Historikoki herriek autonomia haundia izan dute­, baina bo­tere hori urrun­tzen joan da eta gaur egun es­tatuen menpe gaude. Bilakaera ez da egun ba­te­tik ber­tzera eman eta ba­tza­rren bidez berriz fun­­tzio­na­tze­ko lan haundia egin beharko litzateke. Men­pekotasun egoera ho­­netan ongi egon gara urte auni­tzez, baina ematen du egoera gero eta kritikoagoa dela eta beha­rrez­koa izanen dela ber­tzelako dinamikak egitea.

 

Auzolanaren kultura liburuan zer aurkituko dugu?

Batetik, ohiturazko auzolanari buruz solastu gara, zer izan den azalduz. Ber­tze egile­ek auzolanari buruz­ errandakoak, zuze­neko lekukota­sunak eta gaur egun ohiturazko auzolan hori zein­ modutan ageri den jaso dugu. Ho­rrekin bate­ra, au­­zo­la­nean aritzen zen herriaren antolakuntza no­lakoa zen ere aztertu dugu, his­to­ria­lariekin elkarrizketak eginez, liburuak iraku­rriz... Auzolanaren gainbe­hera ere aipatu dugu eta kultura aldetik pin­­tzel­ka­dak ematen saia­tu gara, auzo­la­nerako balio ba­tzuk­ ga­rrantzitsuak direla­ko: elkartasuna, berdinta­suna, errespetua, talde­ izaeraren kon­tzientzia... Au­zo­lanak he­rri gisa erron­­ka berriei erantzun eta bizi­rau­teko balio izan digu historikoki, eta gaur egun ere balio dezake­.

 

Hemendik aitzinera zer?

Egitasmoa eta libu­rua zalbaldu nahi ditugu. Erronka berriak dira, eta garai be­rriak. Baina guk sus­traie­­tan­ bila­tzen­ dugu. Ez du­gu deus berririk sortu nahi, mendez mende balio izan digun zerbait orain­­ ere baliagarri izan dai­te­kee­la uste dugu, egungo beha­rretara molda­tuz.

 

AUZOLANA

«Erronka berriak dira, eta garai berriak, bai­na guk sutraietan bila­tzen dugu. Ez dugu deus berririk sortu nahi, mendez mende balio izan digun zerbait orain ere baliagarri izan daitekeela uste dugu, egungo beharretara egokituz».

INFORMAZIO GEHIAGO

Informazio gehiagorako, Auzolan egitasmoak web orria eta helbidea eskura ditu: www.auzolan.info eta auzolan@riseup.net.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun