Badira zenbait urte Baztanen, Bortzirietan eta Malerrekan Solaslagun egitasmoa abian dela, eta, urtetik urtera, gero eta jende gehiagok bat egiten du euskara erabili eta hobetzeko astean behineko hitzorduarekin. Aurten ere Solaslaguna proiektua martxan jarri nahi dute Bortzirietan, Baztanen eta Malerrekan.
Euskaldun zahar zein berriek hagitz paper garrantzitsua jokatzen ahal dute euskara ikasi edo hobetzeko premia duten herritarrei laguntzen. Eta hori lagun giro atseginean eta gustuko jarduera bat egiten lortzen denean, hagitz esker oneko kontua dela azpimarratu dute proiektuaren sustatzaukeej. Ez dugu ahantzi behar, gure inguruan, euskararen erabilera maila apalena helduen artekoa dela, eta, hortaz, badela zeregina adin talde honetan euskararen erabilera areagotzen. Aurten, bereziki, gurasoei deia egin nahi diete Gurasolagun izan daitezen. Horretarako, ikastetxeen bidez, gutuna helarazi zaie aita eta amei.
Izena emateko, honako telefono honetara deitzen ahal duzue, edo helbide elektroniko honetara idatzi: 610920673 - solaslaguna@mintzapraktika.org.