Nafarroako 22 urtez beheitiko buruz buruko finala jokatuko du aurten ere Beñat Oronozek

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 18a

22 urtez beheitiko txapela lortzeko aukera izanen du bigarren urtez Beñat Oronozek. Artxiboko argazkia

Erreka taldeko lesakarrak 18 eat 15 irabazi zion finalerdian Oberenako Etxamendiri

Erreka taldean ari den Beñat Oronoz pilotari lesakarrak Nafarroako 22 urtez beheitiko buruz buruko txapelketaren finala jokatuko du, joan den urtean bezalaxe. Urriaren 15ean, larunbat goizean jokatu zuen finalerdietako partida Oberenako Etxamendiren kontra eta partida gogor baten ondotik, 18 eta 15 nagusitu zen Errekakoa.

Erreka taldean ari den Beñat Oronoz pilotari lesakarrak Nafarroako 22 urtez beheitiko buruz buruko txapelketaren finala jokatuko du, joan den urtean bezalaxe. Urriaren 15ean, larunbat goizean jokatu zuen finalerdietako partida Oberenako Etxamendiren kontra eta partida gogor baten ondotik, 18 eta 15 nagusitu zen Errekakoa.

Joan den urtean ere, ustekabean finalean izan zen Oronoz, kategorian lehen urtea baitzuen, orain bi urte jubenil mailako txapela jantzi ondotik. Finala galdu egin zuen eta aurten berriz ere saiatuko da txapela janzten. Finala urriaren 22an, larunbatean jokatuko da Labriten, Oronozen eta San Miguel taldeko Lanaren artean.

 

Nafarroako klub arteko txapelketa

Nafarroako klub arteko txapelketa ere asteburuan abiatu zen Errekarentzat. Larunbat goizean Etxarrin, Erreka A eta Gure Txokoa Bren arteko norgehiagokak jokatu ziren. Buruz buru, Errekako Jon Gorritik 10 eta 18 galdu zuen Gure Txokoako Goñiren kontra. Eskuz binaka, berriz, Errekako Gaizka Bendoirok eta Adur Lasak 22 eta 15 irabazi zieten Gure Txokoako Iker Tainta eta Agerreri.

Larunbat eguerdian, berriz, Donezteben Erreka B eta Buruz Gain B taldeen arteko norgehiagokak jokatu ziren. Buruz buru, Errekako Oier Bereauk 18 eta 13 irabazi zion Buruz Gain taldeko Martikorenari eta eskuz binaka ere, Errekako Mikel Maia eta Mikel Mindegiak 22 eta 12 irabazi zieten Buruz Gaineko Etxeberria eta Garciari.

 

Nafarroako Kirol Jolasak

Nafarroako Kirol Jolasen barrenean, Donezteben eta Urrozen jokatu dira partidak asteburu honetan.

Urrozen, ortziral arratsaldean, bigarren mailako benjaminetan, Errekako Aimar Leatxe eta Aimar Sarrateak 18 eta 15 irabazi zieten Atarrabiako Jon Lasarte eta Iker Jaukikoari. Bigarren mailako infantiletan, Errekako Julen Saldias eta Mikel Zozaiak 18 eta 9 irabazi zieten Zugarraldeko Asier Baztan eta Mikel Razkini, Errekako Beñat Lazkano eta Julen Indak 11 eta 18 galdu zuten Ardoiko Ander Mendibe eta Arturo Barriolaren kontra eta Errekako Eloy Garcia eta Aritz Arrietak 18 eta 10 irabazi zieten Huarteko Unai Elizalde eta Odei San Martini. Bigarren mailako kadetetan, Errekako Beñat Etxekolonea eta Javier Saldiasek 22 eta 5 irabazi zieten Aldabideko Mikel Galarza eta Iñaki Gurutxarriri.

Donezteben, ortziral arratsaldean jokatutako partidetan, lehen mailako alebinetan, Errekako Aimar Otxoteko eta Enaitz Telletxeak 18 eta 8 irabazi zieten Irurtzungo Galarza eta Azpirozi. Bigarren mailako benjaminetan, Errekako Julen Santesteban eta Aimar Zestauk 14 eta 18 galdu zuten Buruz Gaineko Morgado eta Sotoren kontra eta hirugarren mailako benjaminetan, Errekako Joseba Telletxea eta Aitor Agestak 14 eta 18 galdu zuten Mendillorriko Txokarro eta Zuñigaren kontra.

Donezteben larunbat goizean jokatutako partidetan, lehen mailako jubeniletan, Errekako Ugaitz Elizalde eta Beñat Alberrok 22 eta 20 irabazi zieten Oberenako Sagastibeltza eta Goñiri. Lehen mailako kadetetan, Errekako Unai Telletxea eta Aritz Goñik 22 eta 6 irabazi zieten Txarutako Dabid Albiasu eta Sergio Oskoz-i. Bigarren mailako kadetetan, Errekako Aritz Fagoaga eta Javier Seinek 22 eta 8 irabazi zieten Irurtzungo Zudaire eta Ustarrozi eta bigarren mailako jubeniletan, Errekako Iban Juanena eta Jon Mikelarenak 22 eta 13 irabazi zieten Buruz Gaineko Artze eta Iribarreni.

Oberenan jokatutako partidan, lehen mailako kadetetan, Errekako Bakaikoa eta Medinak 22 eta 6 irabazi zieten Oberenako Jamar eta Mariezkurrenari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun