Josetxo Urrutia harri-jasotzaile leitzarrak apustua jokatzeko proposamena egin zuen. Apustua harri kubikoarekin jokatuko litzateke, eta harri horrek apustu jokatzaileen pisu bikoitza izanen luke. Edozein harri-jasotzaileri luzatu zion apusturako deia eta norgehiagoka datorren abenduaren erdialdera jokatu beharko litzateke, edo beranduen, urtea bukatu aurretik.
Hori zen Urrutiaren proposamena eta Tolosako Kantabriko tabernara Urtzi Telleria azaldu zen, baina ezin izan zuten akordiorik itxi, ez baitzen adostasunik izan ez datetan, ez altxatu beharrekoa harriari dagokionez.
Itxura batean, heldu den udan berriz ere helduko diote erronkari, Urrutiak proposatzen duen harri kubikoarekin aritzera ohitura gehixeago hartzen duenean Telleriak.