Eguzki ederra, bisitari aunitz baina uso guti Usategietako Igandean

TTIPI TTAPA 2011ko urr. 17a, 11:40

Ehiztariek ez zuten lan sobera izan Usategietako Igandean. Jose Mari Telletxea

Goizeko behelainoa altxatu zenean eguraldi ederraz gozatu ahal izan zuten bisitariek Etxalarren

Urriko hirugarren igandea egun handia izan ohi da Etxalarren. Usategietako Igandeak, ohiturari eutsiz, bisitari aunitz erakarri zituen, eguraldi ederra lagun. Baina eguna borobila izateko hirugarren osagaia, usoa, ez zen azaldu Iarmendi eta Lizarieta aldeko hitzordura.

Urriaren 1ean ireki zen denboraldia eta ongi hasi zela ere erran daiteke, hiru lehenbiziko egunetan 74 txoloma harrapatu baitzituzten. Hilaren 3tik 13ra, aldiz, lan gutti izan dute sare eta eskopeta ehiztariek, behelainoaren ondorioz. Joan den ortziralean, behelainoa altxatu ondotik, lana izan zuten ehiztariek, baina berriz ere larunbatean eta igandean eskuak gurutzaturik izan ziren denbora gehienean. Igande goizeko 08:40ean korneta soinua aditu zen, baina lehen multzo ttiki horren ondotik ez zen deus pasatu.

Hori bai, bisitariek izan zuten mendiko egun eder batez gozatzeko aukera. Batzuk, Laura Elizagoienekin egindako bixita gidatua izan zuten eta bertze batzuk bere gisara ibili ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun