Aire ahizpen kantaldia eta piano eta txistu emanaldia urriaren 14ean Etxalarren, Kultur Egunen barrenean

TTIPI TTAPA 2011ko urr. 14a, 09:55

Aire ahizpek emanaldia eskainiko dute ortziral arratsaldean Etxalarko elizan. Utzitako argazkia

Urriaren 22rako iragarria zegoen bertso afaria bertan behera gelditu da

Urrian hainbat ekitaldi antolatu dira, Etxalarko Euskara Batzordeak prestatutako Kultur Egunen barne. Urriaren 14ean, ortziral aratsaldean, emanaldia eskainiko dute Aire ahizpek elizan eta gero, piano eta txistu emanaldia izanen da.

Urriaren 7an haurrentzako malabare tailerra egin zen plazan. Urriaren 14an, ortziral arratsaldeko 19:00etan Aire ahizpen kantaldia izanen da elizan, eta ondotik, piano eta txistu kontzertua izanen da elizan, Josu Goia eta Patxi Hernandoren eskutik. Urriaren 21ean txistu kontzertu didaktikoa eginen da Kultur Etxean 15:00etan.

Urriaren 22an bertso afaria egitekoa zen Herriko Ostatuan, Lesaka eta Leitzaren arteko desafioarekin, baina bertan behera gelditu dela adierazi dute antolatzaileek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun