Usategietako Igandea ospatuko da Etxalarren

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 14a

Eguraldiak laguntzen badu, sare bidezko ehiza nola egiten den ikusteko aukera izanen da. Juan Mari Ondikol

Asteburu osoan izanen dira ekitaldiak

Etxalarrentzat eguna haundia izaten da Usategietako Igandea. Aurten, hala ere, bezperatik zenbait ekitaldiz gozatzeko aukera izanen da herrian.

Etxalarrentzat eguna haundia izaten da Usategietako Igandea. Aurten, hala ere, bezperatik zenbait ekitaldiz gozatzeko aukera izanen da herrian.

Honela, urriaren 15ean, larunbatean, 17:00etan mus txapelketa jokatuko da frontoian. Apuntatzeko aldez aurretik frontoian bertan. Bitartean artisau postuak frontoian ikusgai izanen dira. 18:30ean Xentimorik gabe umorezko antzerkia eskainiko da Kultur Etxean Ramon Agirre eta Inazio Tolosa aktore ezagunekin. Ondotik, sagardo eta pintxo dastaketa eginen da frontoian txalapartaz lagunduta. Gero, gazte afaria izanen da La Basque jatetxean. 00:30etik aitzinera kon­tzertuak plazan Legez kanpo, Scapando eta Ingo al deu? taldeekin.

Urriaren 16an, igande goizetik, nahi duenak, ohitura den bezala, urteroko itzulia egiteko aukera izanen du Usategietan barrena, eta eguraldiak laguntzen badu, usazaleen lana ikusteko aukera ere izanen da. 18:00etatik 21:30era dantzaldia izanen da Egan taldearekin. Arratsaldean ostatua paratuko du frontoian Altxatak.

 

Bisita gidatuak Usategietan

Aurten ere Usategietan bisita gidatuak antolatu dira ehiza tradizionala nola egiten den erakusteko. Urriaren 1etik azaroaren 20ra arte izanen dira eta prezio hauetan: pertsonako 4 euro eta taldeetan 3 euro pertsonako. Aitzinetik erreserba egin behar da 690 267756 telefonoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun