Mendi bizikleta ibilaldi arrakastatsua

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 13a

Turismo Bulegoa

Irailaren 25ean izan zen 10. mendi bizikleta ibilaldiak arrakasta izan zuen. 166 pertsonek parte hartu zuten, 20 batek 16 kilometroko ibilaldian eta 140k 38 kilometrokoan. Eguna giro goxo batean pasatu zen, eguzkia lagun izan zuten, eta parte hartzaileak zein antolatzaileak arras kontent gelditu ziren. Turismo bulegoak laguntzaileak eta Pipo Garbiso eskertu nahi izan ditu, horieri esker dena ongi pasatu baita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun