Andra Mari Abesbatzak kontzertua eskainiko du asteburuko Uso Bestan

Joana GUERENDIAIN 2011ko urriaren 13a

Larunbatean mintzaldia izanen da eta igandean egun osoko egitaraua

Aste hondar honetan, urriak 15 eta 16, Uso Besta iraganen da. Duela urte bat turismo bulegoak besta hau antolatzen du usotegietako ihizia ospatzeko.

Larunbatean, urriak 15, Lur Berri gelan konferentzia bat izanen da Jacques Luquet-ek anima­turik, 20:00etik landa.

Igandean, berriz, bes­ta 11:00etan hasiko da usotegiaren bisitare­kin (inskribatu behar da turismo bulegoan) eta denbora berean plazan pilota partida bat izanen da. 11:30ean kofra­dien desfilea izanen da, eta eguerdian Zazpiak Bat taldeak dantzatuko du. 13:00etatik landa baz­karia izanen da jatetxeetan, eta usoa proposatua izanen da.

Arratsaldean, 17:30­ean Errenteriako Andra Mari Abesbatza arra­kasta­tsuak kontzertu bat emanen du. Sarrerak aitzinetik erosten ahalko dira 12 eurotan, hain­bat tokitan: Sara, Azkaine, Senpere, Ainhoa, Donibane Lohizune, Urruña, Ziburu, Hendaia eta Getariko turismo bulegoetan, baita Baiona, Biarritze eta Angelukoetan ere. Tokiak egunean berean ere salduko dira, 15 eurotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun