«Tafalla aldean euskarak laguntza behar du eta arrazoi bikaina da igandean Nafarroa Oinezera hurbiltzeko»

Markel LIZASOAIN 2011ko urriaren 13a

Rexu Urrutia saldiastarra –erdian– Tafallako ikastolako zuzendaria da. Argazkian lankideekin. Uxue Comunicación

Aurten, tafallarrei tokatu zaie Nafarroa Oinez antolatzea, eta Rexu Urru­tiarekin egondu gara, gehiago jakiteko. Tafallako ikastolako zuzendaria da bera. Saldiastik orain dela 20 urte joana, irakasle. TTIPI-TTAPAko berriemaile ere izandu zen aldiz­ka­riaren hasiera­ko urte haietan; garai hartaz, oroitzapen ona duela esan digu, baina guk etorkizunera begira ja­rri, eta iganderako pres­ta­kizunez galdetu diogu.

 

• Zenbat urte da Tafa­llan bizi zarela?

Tafalla ondoko herri ttiki batean bizi naiz, Baldorban. Orain dela 20 urte etorri nintzen hemen etxe­ bat erosi ondoren. Etorri­ berrian, cu­rri­­ku­luma ikastolan aurkeztu eta han­dik­ gutxira, lanerako dei­tu ninduten. Atseden urte­ batzuk hartu baditut ere, hementxe nabil geroztik.

 

• Zer moduz bizi zara han­?

Baldorba bailara asko gustatzen zait, hemengo argia gustatzen zait. Nafarroako mendia hemen akitzen dela esan ge­nezake, beherantz joanez gero askoz zelaiagoa baita.

 

• Saldiasko deuseren fal­tarik sumatzen al duzu?­

Uda honetan bereziki­ hango langarra bota dut faltan, alde honetan oso eguraldi idorra egin baitu­. Eta noski, saldista­rrak­.

 

• Zer moduz dago euskara Tafallan?

Ikastola euskarazko eredua eskaintzen duen eskola bakarra da, eta guk matrikulazio igoera izan badugu, euskararen egoe­­ra osasuntsua dela esanen nuke.

 

• Karrikan zer giro dago egun hauetan?

Nabaritzen da eguna hurbiltzen ari dela. Kalean edozeinek festari buruz­ko galderak egiten dizkizu, jendea muntaia lanetan hasi da... Orain dela bi aste, ibilalditik barna, festa giroan egin zen martxa bat antolatu genuen bertako jendearen­tzat, girotzen joateko.

 

• Nola doaz igandeko prestakizunak?

Oso ongi, urtean zehar lana haundia egin da, eta orain azken txanpan gaude. Egunerako dena bikain prestatuta izan nahi­ dugu. Nere lanari dagokionez, koor­dinazio lane­tan ibili naiz lantalde bate­kin. Zuzendari lanetan nabilenez, kanpo harremanak, aurkez­penak, pren­­tsaurrekoak, elkarriz­ke­tak, hitzaldiak... egoki­tu zaizkit. Asko ikasi dut.

 

• Zer dabilkizu burutan egun hauetan?

Egia esan, eta oso gustu­koa ez izan arren, 16an eginen duen eguraldiak kezkatzen nau, adibidez. Antolaketa aldetik, be­rriz, lanean dabilen jendearengan konfidantza osoa daukat. Dena prest izanen dugu.

 

• Zerentzat joan behar genuke igandean Tafa­llara?

Ikastola asko haunditu da azken urteotan, eta DBHrako eraikuntza be­rri bat behar dugu. Tafa­llaldean euskarak lagun­tza behar du, eta arrazoi bikaina da urriaren 16an denak Nafarroa Oinez 2011 festara hurbiltzeko­.

 

• Nola ikusten duzu Nafarroa?

Topikoa bada ere, Nafa­rroan aniztasuna dela ezau­garririk garrantzi­tsue­na esanen nuke. Nik ezagutzen dudana, behintzat, eta euskarari dagokionez, oso egoera eta errealitate desberdinak ematen dira.

 

• Zer iruditzen zaizu Nafa­rroako Gobernuak Era­tsungo eskola itxi­ izana?­

Pena da eskola ixtea. Nere ustez, herri ttikietako eskolak zaindu beharreko altxorrak dira.

 

• Ba al da saldistarrari­ esan nahi zeniekeen ezer­?

Urriaren 16an Tafallan egun ederra pasatzeko aukera dutela. Ikuski­zun bikainak, jatekoa, edate­koa, musika, jolasak, apusturen bat tartean... Denetarik izanen de­la. Ani­ma­tze­­ko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun