Ohorezko Kide berriak izendatu ditu Onddo eta Zizen Kofradiak

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 13a

Horien artean, Jesus Alvarez TVEko kirol kazetaria

Inguruko basoak idor daude eta azkeneko asteetan ez da onddorik ageri, baina halere, urteroko ospakizuna egin zuen urriko lehenbiziko aste hondarrean Elgo­rria­gako Onddo eta Zizen Kofradiak.

Urriaren 2an, Kofradiako ohorezko kide berrien izendapena egin zen eta urtero bezala, jende ospetsua aukeratu zuen horretarako Ko­fradiak. Honela, Jesus Alvarez TVEko kirol kazetaria, Javier Tolosa aktorea, Madrilgo Tres Cantos hiriko Ana Vicente zinegotzia, Arotz enpresako Txomin Aro­tzarena eta Sanvirila hoteletako Goyo Sanzol egin zituzten Kofra­diako ohorezko kide.

Aurpegiz ezagunena, hainbat aldiz telebistan ikusteagatik, Jesus Alvarez izan zen. Bere ezjakintasuna onartu zuen, Elgorriagara etorri behar zuela aipatu ziotenean, txokolate aunitz janen zuela pentsatu omen zuen eta. Onddoak jatea gustatzen bazaio ere, gaiaz ez duela deus uler­tzen ere aipatu zuen, baina bera Madril hiriburukoa izanik, herri ttikiek bere tradizioak mantentzeko egiten duten lana goraipatu zuen.

1960an Elizondon sortu zen eta gaur egun Sorian egoitza duen Arotz enpresako Txomin Arotzarenak aipatu zuenez, bertzeak ber­tze onddoa, perretxikoa edo gaztaina izoztua eta kontserban esportatzen dute Europa osora, Italiara batez ere. Bera izan zen Elgorriagako plazan prestatu ziren onddo lehiaketako epaileetako bat. Lehenbiziko saria Donostiko Euskal Gas­tronomia Kofradiaren­tzat izan zen eta biga­rrena, Nafarroako Zainzuriaren Kofradiaren­tzat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun