Helduen bertso eskola sortu nahi da Malerrekan

TTIPI TTAPA 2011ko urriaren 13a

Bertsotan ikasi eta ongi pasatu nahi duzu? Bada bi aukera horiek eskainiz, helduen ber­tso eskola sortu nahi da Malerrekan. Bertso­tan ikasi eta ongi pa­sa­tzeaz gain, sormena eta kantua lan­tze­ko aukera ere eskaini nahi da eta bide batez­, euskararekin jolasteko modua ere bai. Beraz, ber­tso gose hori ase nahi duenak aukera ezin hobea izanen du Malerrekan, urria­ren 31 baino lehen Male­rrekako Mankomunitateko Euskara Zerbi­tzura deitzen badu (948 451746).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun